BERRIAK:
                       

EHUN MILAK ULTRA TRAIL, IKUSKIZUN ITZELA!!
Iragan uztailaren 16an ospatu zen Euskal Herrian inoiz izan den lasterketarik luzeena. 167 Km-tako Ultra Trail proba hain zuzen ere. Beasaindik abiatu eta Gipuzkoako lau eskualde zeharkatu zituen, tartean Txindoki, Ganbo, Aizkorri, Erlo, Izazpi eta Hernioko gailurrak igaroz. Aldi berean 80 Km-tako beste proba bat egin zen, Goierriko 2 haundiak izenarekin. Partaidetza bikaina izan zen eta kirol ikuskizun paregabea.

     

     ZORIONAK PEDRO!



Maiatzaren 24-ean, Pedro Garcia ordiziarrak, "Pedro loco" bezela ezagutzen dugunak Everesteko gailurra zapaldu zuen Alfredo Garcia errioxarrarekin batera. Jaitsiera gogor eta luze baten ondoren, oxigenorik gabe eta gaua zortzimila metroan eginez, etxean aukitzen da. Azken honekin bost zortzimilako ditu bere baitan. Zorionak eta gozatu!!

     

 


        ARABAKO MENDIALDEAN GOI TENTSIORIK EZ!

Red Eléctrica de España delakoak 400 Kv-ko goi-tentsio linea bat  jartzeko asmoa du, Artzubiagako azpiestazioa (Gasteiztik hurbil) eta Nafarroako Castejon-Muruarte linea elkarrekin lotu ahal izateko. Proiektuaren arabera, linea berri honek hainbat helburu lortu.........
                              
                                                        gehiago irakurri



     MENDIKO TXIRRINDUA



Iñaki Lejarreta (Orbea) 2010eko ekainaren 27an "Open España"-ko txapeldun eta orain, Europako Cross Country txapelketan, Haifan (Israel), 8. sailkatu da.....
                                  
                                       gehiago irakurri